10 puntuko gai-zerrenda landuko da
Maiatzeko ohiko udalbatzarra izango da asteazkenean (hilak 25). 18:00etan hasiko da bilkura. Publikoa da batzarra.
10 puntuko gai zerrenda landuko da. Hauxe:
1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2) Banketxeen zerbitzuei buruz Oiartzungo Duintasuna Taldeak aurkeztutako mozioaren onarpena, EHBildu udal taldeak bereganatutakoa.
3) 2021 ekitaldiko Kontu Orokorraren behin betiko onarpena.
4) Zaintza ekosistema publiko-komunitario programa martxan jartzeko Udala eta Zabalduz Gizarte Ekimeneko Kooperatiba Elkartearen arteko lankidetza hitzarmenaren onarpena.
5) 2022an Oiartzungo kirol kluben eta elkarteen funtzionamendu gastuetarako eta beraien jarduna sustatzeko diru laguntzen banaketa eta ordainketa onartzea.
6) Oiartzungo Udala eta Oarsoaldea SAren arteko hitzarmenaren baitan lehen hiruhilekoaren ordainketa onartzea.
7) Kontabilitatean kobragaitzak diren eskubideak baliogabetzea.
8) Beste ekitaldietako ordainagariak baliogabetzea.
9) Beste organoen jardueraren jarraipena.
10) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika