Egitarau oparoa prestatu du Festa Batzordeak
Bi urteko etenaren ostean, gaur hasiko dira Altzibarko festak. 4 egunetan zehar ekintza eta egitasmo ugari antolatu ditu Festa Batzordeak.
Hau da egitaraua, egunez egun:
OSTEGUNA (ekainak 23)
18:30 Festei hasiera emateko suziria eta traka
18:30-20:30 Pintxo potea dultzainen laguntzaz
19:30 San Joan suaren prestaketa (Beko Soron)
21:00 Sua. Ondoren afari-merienda bertan
OSTIRALA (ekainak 24)
18:00 Buruhaundiak dultzainen laguntzaz
20:00 Elkarretaratzea
20:30 Herri afari-merienda: tortilla eta sardinak
21:30 Bide Batez taldearen kontzertua plazan
22:00 Kontzertuak Klarene plazan:
LARUNBATA (ekainak 25)
10:30 Altzibarko XI. haur eta gaztetxoen duatloia
12:00 Toka txapelketa plazan
14:00 Jubilatuen bazkaria Bazkun Zahar Berri elkartean
16:30 XXXVI. Truk txapelketa Altzibarko Esku Garbia elkartean
17:30 Buruhaundiak trikitilarien laguntzaz
18:00 Danborreroen txupinazoa eta poteoa Olaldetik hasita txarangaren laguntzaz auzoko kaleetan barrena
19:30 Altzibarko haurren eta helduen danborrada Olaldetik hasita
21:30etik aurrera, afaria plazan
22:30 DJak Agerralderen eskutik Klarene plazan
00:00 Zezen suzkoa plazako txokoetan barrena. Ondoren, DJ Sergirekin dantzarako aukera plazan
IGANDEA (ekainak 26)
09:00 Diana
12:00 Euskal dantzak Haurtzaro Dantza Ta!dearen eskutik
12:00 Altzibarko helduen IX. eta haurren III. pintxo txapelketa
14:00etatik aurrera plazan bazkaltzeko aukera
17:00 Haur jolasak eta txokolatada Klarene plazan
Ondoren (19:00 aldera) aparraren jolasa eta ur-festa Olaldeko plazan
18:30 Herri kirolak: Amalur Arbelaitz, Nerea Arruti eta Iñaki Errazkin (harria jaso, aizkora, txingak eta korri)
20:00 Afaltzeko aukera plazan
21:00 Musika: Joxe Leon eta Nikole
22:30 Festekin bukatzeko traka mundiala
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika