Mugarri eta ‘Oiartzun’ urtekaria salgai daude

Herriko hamar puntutan daude eskuragarri.

Oiartzun 2022 urtekaria eta Mugarriren liburu berria salgai daude.

Izaskun Madariagak idatzi du aurtengo Mugarri liburua: Iturburu Udal Haur Eskolako historia. Oiartzungo ondarea berreskuratu eta herritar guztiontzat eskuragarri jartzeko helburua du Mugarrik. Bildumako hogeita zortzigarren alea da eta Karrikako Iturburu udal haur eskolaren ibilbidea jaso da bertan. Eskola 1977/1978 ikasturtetik 1999/2000 arte egon zen martxan, herriko 0-3 hezkuntza elkartu eta Urmendi Haur Eskola sortu zen arte. Madariaga haur eskolako sortzaile, irakasle eta zuzendari izan zen. Liburua 12 €an egongo da eskuragarri.

Oiartzun urtekaria, berriz, 4 €ko prezioan salduko da. Urteroko atalak izango ditu urtekariak: elkarrizketa nagusia (aurten Pier Elizondo izan da); Oiartzungo seme-alabak; historia; hezkuntza…

Salmenta puntuak hauek dira: Berezi janari-denda (Altzibar); Pikoketa estankoa (Arragua); Garmendi txokolategia, Garmendia okindegia, Urrats paperdenda eta Zapirain estankoa (Elizalde); Ibarreko gasolindegia eta Martin harategia (Iturriotz); eta, Intxixu jatetxea eta Mamuteko liburudenda (Ugaldetxo).

Gehigarriak

Mugarri eta ‘Oiartzun’ urtekaria salgai daude