Ostiralean hasiko dira Karrikako festak

Abuztuak 12tik 15era izango dira.

Xanistebanak bukatu diren arren, herrian ez da festarik faltako datozen egun hauetan. Ostiralean hasiko dira Karrikako festak eta lau egunetarako egitarau oparoa antolatu du Artaso elkarteak:

Abuztuak 12, ostirala:

19:00 Txupinazua

Ondoren kalejira buruhaundiyakin alaituz

20:00 Elkartaratzea

22:00 XXXIII Truk Txapelketa. Izen-ematia 22.00etan itxiko da

Abuztuak 13, larunbata:

09:00 XII. BTT lagun irteera. 08:15tan izen ematia erekiko da.

10:00 Goiz erestiya OIDULTZ taldeak alaituta

18:00-19:30 XXI. Sagardo probaketa eta I. Patata Tortilla lehiaketa (etxetik egina ekarritakoa)

19:00 Herri Kirolak

Ondoren plater konbinatuak afaltzeko aukera.

23:00 Antzerkia: “LUIX” (Bakarrizketa)

Abuztuak 14, igandea:

10:00 Goiz erestiya

10:30 Karrikako II. haur krosa

11:00 Haur jolasak

13:00 Toka Txapelketa

14:00 Auzo bazkaya

17:00-18:30 Zezen ttikiyak eta Poniyak (Lopene ganadutegia)… txikien gozamenerako.

18:30 Zaldi Proba mundiala

Zaldi proba amaitu ondoren Otar eder baten zozketa egingo da eta ondoren beti bezala plater konbinatuak afaltzeko aukera.

23:00 Zezen-suzkoa

Abuztuak 15, astelehena:

10:00 Goiz erestiya Lartaun txistulayakin egunai hasiera emateko

10:15 Meza

11:00 Dantzayak “Haurtzaro Taldea”

12:00 Pilota partida ikusgarriyak. Herriko pilotari gazteen arteko partidak

17:45 Idi dema

Idi dema amaitu ondoren Otar eder baten zozketa egingo da eta ondoren beti bezala plater konbinatuak afaltzeko aukera

Gehigarriak

Ostiralean hasiko dira Karrikako festak

Fitxategiak