Irakurketa taldeak aurkeztu du ikasturteko egutegia

Irailaren 20an izango da lehenengo saioa.

Manuel Lekuona bibliotekak antolatzen duen helduentzako Irakurketa Taldeak prestatu du ikasturte honetarako irakurgaien zerrenda. Irailaren 20an egingo dute lehenengo saioa, 20:00etan bibliotekan.

Literatur modalitate ezberdinetako lanak irakurri eta haien inguruan hizketan aritzea da taldearen helburua. Irailetik ekainera, hilean behin elkartuko dira irakurzaleak, Goiatz Labandibarren gidaritzapean.

Taldean parte hartu nahi duenak Manuel Lekuona bibliotekan eskatu dezake beharrezko informazioa.

Egutegia eta irakurgaiak:

  • Irailak 20: “Maleta” (Sergei Dovlatov)
  • Urriak 18: “Arimen maisua” (Irene Nemirovsky)
  • Azaroak 22: “Bidasoan gora” (Eneko Aizpurua)
  • Abenduak 20: “Saguak eta gizonak” (John Steinbeck)
  • Urtarrilak 24: “Lazunak azazkaletan” (Oihana Arana)
  • Otsailak 14 edo 21: “Gerezi garaia” (Mikel Santos ‘Belatz’)
  • Martxoak 21: “Eraikuntzako materiala” (Eider Rodriguez)
  • Apirilak 18: “Sofia Petrovna” (Lidia Txukovskaia)
  • Maiatzak 23: “Haize-lekuak” (Amaia Telleria)
  • Ekainak 29: “Arrakalak” (Olatz Mitxelena)

Gehigarriak

Irakurketa taldeak aurkeztu du ikasturteko egutegia