Autodefentsa feminista tailerra urriaren 1ean

Izen-ematea irailaren 29a arte dago irekia.

Urriaren 1ean autodefentsa feminista tailerra antolatu du Oiartzungo Udalak, Maitena Monroy fisioterapeuta eta ekintzaile feministaren eskutik. Udaletxeko areto nagusian izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era.

14 urtetik gorako edozein emakumek parte hartu dezake saioan.

Irailaren 29a baino lehen eman beharko da izena, on-line edo udaletxean. Dohainik da tailerra.

Autodefentsa feminista, defentsa pertsonala baino gehiago da. Emakumeen kontrako indarkeriari buruz ari garenean, gehienetan muturreko indarkeriarekin lotzen dugu. Izan ere, indarkeria mota sutilagoak identifikatzeko zailtasunak izan ohi dira. Autodefentsa feminista tailerretan, indarkeria matxista zer den eta nola funtzionatzen duen ulertuta, emakumeenganako indarkeriari aurre egitea errazagoa da. Autodefentsa feminista tailerretan hausnarketarako gaitasun eta trebeziak ere lantzen dira.

Gehigarriak

Autodefentsa feminista tailerra urriaren 1ean