Hiru poligono biziberrituko ditu Udalak aurten.
Ugaldetxo industriagunean obrak hasi ditu Oiartzungo Udalak, bertako azpiegiturak eta sarrera-irteerak hobetzeko. Berritze proiektu hau bi fasetan burutuko da: 2022an egingo da lehena eta 622.000 euroko aurrekontua izango du. Bigarren fasea 2023an zehar egingo da eta 700.000 euroko kostua izango dute lanek.
Datozen asteetan herriko beste bi industrialde ere berrituko ditu Udalak: Oiartzungo industrialdea (424.000 euroko aurrekontua izango du proiektuak) eta Makarraztegi (192.000 euroko inbertsioa egingo da bertan).
Arnasgune ekonomikoa herriarentzat
Oiartzungo poligonoak arnasgune ekonomikoa dira herriarentzat eta eskualdearentzat, 7.000 pertsonek egiten baitute lan bertan. Oiartzungo Udalarentzat estrategikoa da eremu hauek berritu eta azpiegitura egokiak eskaintzeko lanak egitea, bertan dauden enpleguak eta enpresak mantendu eta berriak erakartzeko.
Horretarako, 2021-2023 epean herriko lau industrialde modernizatzeko proiektua martxan jarri zuen. 2021 urtean Landarren industrialdea egokitu zen eta orain Ugaldetxo, Oiartzun eta Makarraztegi poligonoan berrituko dira.
2.298.000 euroko aurrekontua izango du guztira planak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika