Irailaren 23, 24, 25 eta 29an izango dira.
Dena prest dute Ugaldetxoko auzotarrek ostiralean festei hasiera emateko. 4 egunetarako egitarau zabala antolatu du jai batzordeak.
Irailak 23, ostirala:
18:00etan festei hasiera emateko auzoko kaleak girotuko dira ERRALDOIAK, BURUHANDI eta TRIKITILARIEN laguntzaz.
19:30ean ELKARRETARATZEA, OIDULTZ dultzainero taldearekin batera.
Ondoren, afari-merienda karpan: autogestionatua. Bertan edaria erosteko aukera egongo da.
22:00etan XLII. TRUK TXAPELKETA auzo lokalean.
Irailak 24, larunbata:
11:00etatik aurrera XOMORRO zirku tailerra Kalexan.
12:00etan Herri kirolak, proba mistoa- Ugaldetxotarrak vs Herritarrak: trontza, txingak, lokotsak, korrika…
14:00etan AUZO BAZKARIA karpan. Sarrerak intxixun salgai.
17:30ean ZURRUNK taldea karpan.
20:00etan Auzoko Danborrada auzoan zehar.
22:00ak aldera HAITZA karpan.
Ondoren, BAD SOUND eta egunari bukaera emateko DJ TXILLARDEGI karpan.
Txosnan bokatak erosteko aukera egongo da.
Irailak 25, igandea:
9:00etan DIANA auzoan zehar, Lartaun Txistulari taldearekin.
10:00etan OIDULTZ dultzainero taldea auzoan zehar.
10:30ean VII. KROSA auzoan zehar, Jon Rodriguez Irazusta oroituz. Helduak 7,5 km eta 16-14 urtekoak 3,7 km. Irabazleentzat sariak eta korrikalari guztientzat hamaiketakoa
12:00etan Toka txapelketa.
17:00etan GOITIBEHERA jaitsiera TXIPITOKO maldan (eguraldiaren baitan).
Bukatzeko SARDINA JATEA, OGITARTEKOAK ETA 19:30ean ZEZEN SUZKOA
Irailak 29, osteguna, San Migel eguna:
11:00etan MEZA Ugaldetxoko auzo lokalean.
11:30ean auzoko jubilatuentzat HAMAIKETAKOA (doan izan arren, aldez aurretik txartela jaso behar da INTXIXU TABERNAN).
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika