Ikasturteko lehenengo udalbatzarra asteazkenean
12 gai jorratuko dira.
Iraileko ohiko udalbatzarra izango da asteazkenean, hilak 28, Udaletxeko areto nagusian. 18:00etatik aurrera, 12 izango dira landuko diren gaiak:
- Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- Udal Zerga Ordenantzaren 2023. urterako aldaketen hasierako onarpena.
- 2022. urteko lanpostuen zerrendaren aldaketa.
- Oiartzungo Udaleko giza baliabideak arrazionalizatzeko Plan Estrategikoa (aurre erretirorako pizgarria eta plantilla berritzeko neurriak) etetea.
- Kontratazio Mahaiko kideen izendapen-aldaketa.
- Oiartzungo bide publikoen inbentarioko Ibarburu bidea segregatu eta ondasun izaerara aldatzearen behin betiko onarpena.
- Oiartzungo udalaren Ibarburu bidea eta Zinur Gain S.L. enpresaren Ibarburu baserriko lurren arteko trukaketa onartzea
- Ozentzio 31ko eraikinean jarritako igogailua lur pribatuan jarri izanaren adierazpena onartzea.
- 06/2022 zenbakiko kreditu aldaketaren onarpena.
- Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari-galderak.
Gehigarriak