10:30tan abiatuko da ibilaldia.
Herriko ondarea ezagutzeko antolatutako egitarauaren baitan, Antton Mendizabal artistak Oiartzungo kaskoan dituen eskulturak gertutik ezagutzeko aukera izango da igandean.
Eskultura bakoitzaren esanahia eta kokapenaren zergatiak azalduko ditu sortzaileak. Plazan hasiko da paseoa, 10:30ean, eta hilerriaren ondoan dagoen Sutar eskulturan amaituko da. Herriko historiatik sortutako obra hauek ezagutzeko aukera ezinhobea izango da.
Parte hartzeko aldez aurretik izena ematea eskatu dute antolatzaileek turismoa@oarsoaldea.eus-era idatzita edo 943 49 45 21 telefonora deituta.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika