Ekintza ugari larunbatean, Euskararen Egunean

Egun osoko egitaraua antolatu dute.

Euskararen Egunerako egitarau anitza antolatu dute Oiartzungo Udalak, Ttur-Tturrek eta Abaraxka Udal Ludotekak. Goizean goizetik hasita, ekintza eta ekitaldi ugari izango dira.

Goizeko 10:00etatik 13:30era, herriko 13 ekoizle eta artisauk neguko HemenGuk azoka egingo dute plazan. Barazkiak, ogia, gazta, goxoak, sagardoa, arrautzak, txakolina, pasta, artisautza produktuak… Era guztietako produktuak aurkituko dituzte bertan herritarrek. Albistearen amaieran ikusi daiteke parte hartuko duten ekoizle eta artisauen zerrenda.

11:30ean Oiartzungo hizkera erabiltzeko gidaren aurkezpen ekitaldia egingo dute Udaletxeko Pleno Aretoan.

Ondoren, 12:30ean, Xabier Lete XXXV. prosa eta poesia lehiaketaren sari banaketa izango da, toki berean.

Arratsalde eta iluntzean ere festa izango da nagusi plazan: 17:30etik aurrera, herriko eragileen emanaldiak egongo dira eta 22:00etan Kuluxka klan taldearen kontzertua.

Hauek dira HemenGuk azokan parte hartuko duten artisau eta ekoizleak:

  • AARON Larrugintza
  • ALDAKO Txakolina
  • ARABOLAZA Eztigintza
  • ARRAZTALO Barazkiak
  • ELIKA Barazkiak
  • GEZAMINA ELKARTEA Ogia eta sagardoa
  • LARREMOTX Gazta
  • LEI LEI Makramea
  • OGIAREN MAITALEAK ELKARTEA Ogia
  • OLIPAROK Artisau lanak
  • PAPURRAK Ogia eta goxoak
  • PELUZAR Arrautza ekologikoak
  • ZITUENE Pasta

Gehigarriak

Ekintza ugari larunbatean, Euskararen Egunean