Urteko azken udalbatzarra izango da asteartean
11 gai landuko dituzte.
Urtea amaitzeko, abenduko ohiko bilkura burutuko dute asteartean, hilak 20. 18:00etatik aurrera, 11 gai jorratuko dituzte udal ordezkariek, honakoak:
- Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- Udal Ondasunen inbentarioan 2022 urtean emandako aldaketen eguneraketa onartzea.
- Oiartzungo Udala Oinherri Herri Hezitzaileak sustatzeko Elkartearen bazkide izatea onartzea.
- Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoaren estatutuen aldaketa onartzea.
- Altzibar auzoko ALT-2B, Matxillendane, eremuari dagokion Xehetasun Azterketaren behin betiko onarpena.
- Kirol instalazioen kudeaketa kontratuan 2022/07/01etik 2022/09/30rako epeko (igerileku irekien kasuan 06/01etik 09/30era) prezioak berrikustea eta oreka ekonomikoa berrezartzea.
- Oiartzungo lehenengo sektoreko proiektuak sustatzeko 2022. urteko dirulaguntzen banaketa eta ordainketa onartzea.
- 2023an Oiartzunen aurreikusitako kultur ekitaldiak antolatzeko diru laguntzak banatzeko oinarriak onartzea.
- Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari-galderak.
Gehigarriak