Martxoko udalbatzarra egingo dute asteazkenean
16 gai landuko dituzte.
Martxoko ohiko udalbatzarra izango da asteazken honetan (hilak 29), 18:00etan areto nagusian. 16 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek:
- Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Gipuzkoako udalen artean informazioa elkar-trukatzeko esparru hitzarmenera atxikitzea.
- 2023ko zerga ordenantzen aldaketa hasieraz onartzea.
- 2022-2024 dirulaguntzen plan estrategikoaren aldaketa onartzea.
- Administrazio prozedurak berrikusteko, arrazionalizatzeko eta errazteko udalaren prozedura eskuliburua idazteko prozesua abiaraztea.
- Oiartzungo bake epaile titularra hautatzeko proposamena onartzea.
- 2023an Oiartzungo jaietan (Xanistebanak) kultur ekitaldiak antolatzeko diru laguntzak banatzeko oinarriak onartzea. Gastu-onarpena egitea.
- Oiartzungo kirol- kluben eta -elkarteen funtzionamendu gastuetarako eta beraien jarduna sustatzeko 2023ko dirulaguntza eskaeren azterketa
- Trabajadorien barrakoiak moduloa egiteko proiektua gauzatzeko, udalaren jabegoa eta Pikokarate Herri Onurako Mendikoa den Landa Katastroko 2. poligonoko 77. Lursailaren okupazioaren baimena Foru Aldundiari eskatzea.
- Onura publikoa duen Pikokarate mendiko unada bat Arraztalo Elkarteari emakidan esleitzea.
- Arditurri meatzetako plano inklinatuko euskarriak erretiratzeko Oiatzungo Turismo Aukerak S.A.ri emandako obra baimenari dagokion zergan hobaria onartzea
- Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
- 2022ko udal aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
- 2023ko Finantza Kontroleko Planaren berri ematea
- Beste organo batzuen jarraipena.
- Eskari-galderak.
Gehigarriak