Apirileko ohiko udalbatzarra asteazkenean
Udal-hauteskundeetako mahaien osaketarako zozketa egingo dute ostegunean.
Apirilari dagokion ohiko udaltzabarra izango da asteazkenean, hilak 26. Hamazazpi gai landuko dituzte 18:00etatik aurrera udaletxeko pleno aretoan:
- Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- Grupo Oarso taldearen Espainiako estatuan migratzaileen ezohiko erregularizazioari buruzko mozioa, EHBildu udal taldeak bereganatutakoa.
- 2022-2024 epeko dirulaguntzen plan estrategikoaren 2. aldaketa.
- Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa arautzeko ordenantzaren hasierako onarpena.
- 2023-24 ikasturtean euskara ikasteko eta hobetzeko dirulaguntzak arautzeko oinarri bereziak onartzea eta deialdia egitea.
- Energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioen aldeko udal-jabari publikoaren erabilera pribatiboagatiko eta aprobetxamendu bereziagatiko tasa ezartzea eta antolatzea.
- Energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioen aldeko udal-jabari publikoaren erabilera pribatiboagatiko eta aprobetxamendu bereziagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren Proiektua behin-behinekoz onestea.
- Oiartzungo udalerrian hiri-garbiketako eta etxeko hondakinen bilketa eta garraioko zerbitzua. 1. luzapena.
- Elorsoro Kiroldegia, Madalensoro Pilotalekua eta udako igerilekua udal instalazioen emakida kontratuan oreka ekonomikoa berrezartzeko eskaera (2022ko 4. hiru-hilabetea).
- Altamira baserriaren albotik pasatzen den Otsakane herri-bidearen (383-384) trazadura desplazatzeko lur trukaketa gauzatzeko 45 m. luzera eta 60,50 m² duen zatia desafektatzeko hasierako onarpena eta lur trukaketaren proposamenaren aldeko iritzia.
- Oarsoaldea S.A. eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenaren onarpena, elkartearen 2023 urteko gestio planari buruzkoa.
- Oiartzungo kultur eragileen saretzea aktibatzeko, kultur eragileen eta kulturzaleen bilgunea osatzeko eta beraien arteko elkarlana bideratzeko Oiartzungo Udala eta Kulturaz Bete Arte elkartearen arteko lankidetza-hitzarmenaren eta gastuaren onarpena eta lehen ordainketaren ebazpena.
- Soinuenea Fundazioa eta Oiartzungo Udalak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren modifikazioa onartzea eta dirulaguntza ordaintzeko eskaera ebaztea.
- Arautuko gabeko musika-irakaskuntza elkarlanean sustatzeko, Oiartzungo Udala eta Ibargain Musika Eskolaren arteko lankidetza-hitzarmena onartzea.
- 2023 ekitaldiko 3. kreditu aldaketa onartzea. 2023KH020003
- Hainbat organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari-galderak.
Ostegunean ezohiko udalbatzarra
Ezohiko udalbatzarra izango da hurrengo egunean, ostegunean. Gai bakarra landuko dute: 2023ko maiatzaren 28an egingo diren udal-hauteskundeetako mahaien osaketarako zozketa. 9:30ean egingo dute, pleno aretoan.
Gehigarriak