Egunero egongo da zabalik, 9:00etatik 21:00etara.
Jubilatutako pertsonen topaleku izango da bihartik aurrera Landetxe. Lokal berria atontzeko azken lanak amaituta, bihar irekiko du Udalak erretiratuentzako gune berria. Ia 3.000 erretiratu ditu Oiartzunek. Denek izango dute tokia Landetxeko egoitzan. Elkar ezagutu, saretu eta gozatzeko estalpe berria izango da.
Egunero egongo da zabalik hamabi orduz, 9:00etatik 21:00etara. Bertara joateko ez da jubilatuen elkarteko bazkide izan beharko; erretiratu guztientzat egongo da irekita.
Ekintzak antolatzeko 15.000 euro
Herriko jubilatuekin lanean aritzen diren eragileek elkarrekin kudeatuko dute egoitza berria eta edonork izango du proposamenak egin eta ekintzak antolatzeko aukera. Tailerrak, kultur ekintzak, hitzaldiak, formakuntza saioak, txapelketak… eskaintza zabala izango da.
2023an herriko jubilatuentzat ekintzak ezberdinak antolatzeko 15.000 euro eman dizkio Udalak Gazte Izanak elkarteari eta beharko balitz ekarpena handitzeko konpromisoa ere badu Udalak, adinekoak saretzea eta zahartze aktiboa bultzatzea baita udaletxearen helburu nagusietako bat.
173 metroko gune zabal eta argitsua
173 metro kuadroko eremua dute herriko erretiratuek Landetxeko lehen solairuan. Egongela handi bat, tailer gela bat, ile-apaindegia eta podologoa ditu. Jubilatu denek erabili ditzakete zerbitzu hauek, nahiz bazkide ez izan.
Taberna ere badu ondoan eta prezio bereziak dituzte bertan erretiratuek (%20 merkeago).
Gazte Izanak elkarteko auzo bilerak
Gazte Izanak jubilatuen elkartea izango da Landetxeko egoitzaren kudeaketaz arduratuko den eragileetako bat. Bertan izango du aurrerantzean bulegoa.
Martxoan onartu zituen elkartean estatutu berriak eta zuzendaritza batzordea osatzeko prozesua abiatu dute. 13 kide izango ditu eta horietako 9 auzoetako erretiratuen ordezkariak izango dira, Elizaldeko bi eta gainontzeko auzoetako bana (gainontzeko lauak zuzendaritza batzordeko kideak izango dira).
Auzo bakoitzak bere ordezkariak aukeratzeko bilerak egingo ditu elkarteak ekainean (17:00etan izango dira denak):
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika