2022an jaiotakoen atsolorra egin zuten atzo.
2022an jaiotako oiartzuarrei ongietorria egiteko atsolorra egin zuten atzo goizean Arizmendieneako lorategian. 61 haur jaio ziren joan den urtean Oiartzunen eta 45ek hartu zuten parte ospakizunean.
Oihane Mitxelenak akordeoiarekin eta Ekain Perezek bere haurrarentzat sortutako abestiarekin eman zioten hasiera ekitaldiari. Iosune Cousillas kultura zinegotziak Udalaren izenean “Oiartzungo komunitatera” ongietorria eman zien jaio berriei. “Bizitza zoriontsua izateko prestatzen lagundu nahi dizuegu eta konpromisoa hartzen dugu zuek guztiak babestu eta aurrera ateratzeko”.
Txalaparta jo zuten Oiartzun guztian ospatzen ari ziren festaren berri izateko eta haur bakoitzari zapia jarri eta argazkiekin 2022an jaiotakoen arbola osatu zuten. Agurra dantzatu ondoren hamaiketako goxoarekin bukatu zuten jaia.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika