Larunbatean irekiko da udako igerilekua

Irailaren 10era bitarte egongo da zabalik.

Larunbat honetan emango diote hasiera udako igerilekuko denboraldiari. Ekainaren 10etik irailaren 10era, hiru hilabetez egongo da irekita. Ekaina, abuztua eta irailean 11:00etatik 20:00etara eta uztailean ordutegi zabalagoarekin, 10:00etatik 21:00etara.

Abuztuaren 3an izan ezik (herriko jai eguna), egunero egongo da irekita hainbeste oiartzuarrek erabiltzen duten zerbitzua. 19.600 pertsona joan ziren iaz udako igerilekura.

Elorsoroko bazkide ez direnentzako denboraldiko bonoa

Elorsoro kiroldegiko bazkideek urteko kuotan jasota dute udako igerilekuko zerbitzua. Gainerakoek, urteroko moduan, denboraldiko bonoak eta eguneko txartelak erosi ahal izango dituzte igerilekura sartzeko.

Egunekoa 4,40 € (16 urtez beheiti) eta 8,70 €an (16 urtez goiti) salduko dira. Sarrerak bosnaka erosteko aukera ere izango da: 17,45 €an gazteenak eta 34,65 €an helduenak.

Denboraldiko bonoaren prezioak hauek izango dira: familiakoa 135,50 € (gurasobakarreko familiek edo familia ugariek  94,85 €); helduen banakakoa 101,65 € eta gazteen banakakoa 67,80 €.

Bost urtetik beherako haurrek ez dute igerilekuko sarrera ordaindu beharko.

Gehigarriak

Larunbatean irekiko da udako igerilekua