Ostiraletik igandera festa izango da nagusi auzoan.
Arraguari erreleboa hartuta, Ergoiengo festak izango dira asteburu honetan. Hiru egunetarako egitaraua antolatu du Ergoiengo jai batzordeak. Ostiraletik igandera hamarnaka ekintza egongo dira Auzokalte eta Urtxale inguruan:
Ekainak 9, ostirala:
19:00 Lehenengo suziria botako da Auzokalte inguruan, San Antoniyo jaiak hastera doazela iragarriz.
20:00 Kartelada ibiltaria, Auzokalten hasi eta auzoan zehar,Oidultz taldearen musikak alaituta.
22:00 Truk txapelketa Auzokalte elkartean (izen-ematea 21:45ean itxiko da).
Ekainak 10, larunbata:
10:00 Goiz eresia Lartaungo txistularien eskutik.
VII. ganadu eta artisau azoka Ergoiengo Uztapide plazan (Urtxalen).
11:00 Erraldoien tailerra ibiliko da Auzokaltetik abiatuta auzoan zehar.
12:00 Haurtzaro dantza taldearen ikuskizuna Uztapide plazan (Urtxalen).
14:00 Bertso bazkari mundiala Unai Agirre eta Sustrai Colina bertsolariek alaituta.
19:00 Danborrada, Pakitik hasi eta auzoan zehar.
Bokadilo goxoak jateko aukera izango da Auzokalten.
23:00 Zezen suzkoa Auzokalte inguruan Zuttik elektrotxarangak lagunduta. Zuttik taldeak gaua alaitzen jarraituko du ondoren.
Ekainak 11, igandea:
10:00 Pilota partidu ikusgarriak frontoian, haur, gazte eta helduen saioekin.
14:00 Auzo bazkari aparta Auzokalte Elkartean (Txartelak Tolaren egongo dira salgai).
16:30 Haur jolasak Auzokalte elkartean.
18:00 Tio Teronen Semeak taldearen emanaldi ederra.
20:00 Azken suziria botako da aurtengo jaiei amaiera emateko Auzokalte Elkartearen inguruan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika