Izena eman behar da parte hartzeko.
“Mineralen bila” ibilaldi gidatua izango da Arditurrin ekainaren 25ean, igandea. Bi mila urtez meategia izan zen tokian oraindik topa daitezke meatzarientzat hain preziatuak izan ziren mineralak. Horiek denak topatzeko txangoa antolatu duten.
Meatzaritzak utzitako aztarnak ikusi eta ustiatutako mineralen bila ibiliko dira. 10:00etan abiatuko dira parketxetik eta bi orduko iraupena izango du ibilaldiak. Euskaraz izango da. Parte hartzeko izena eman beharko da telefonoz deituta edo email bidez: 943 49 50 69 - 688 89 50 68 - arditurri@gipuzkoanatura.eus. 6 euroko prezioa du (12 urtetik beherakoentzat 3€).
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika