Hilario Arbelaitzek botako du Xanistebanetako txupinazoa

Sukaldariaren ibilbidea omendu nahi izan du Jai Batzordeak.

Hilario Arbelaitzek emango die hasiera abuztuaren bian herriko festei. Berak botako du Xanistebanetako lehen suziria udaletxeko balkoitik, Jai Batzordeak hala erabakita.

Abenduan hartu zuen erretiroa sukaldari oiartzuarrak eta horrekin batera itxi zituen ateak azken 52 urteetan euskal gastronomiaren erreferente izan den Zuberoa jatetxeak. Sukaldaritza tradizionala eta joera berriak ezin hobeto uztartu zituen Zuberoak. Bere ibilbide profesionalean euskal sukaldaritzari egindako ekarpenagatik omendu nahi izan du Arbelaitz Jai Batzordeak.

Gehigarriak

Hilario Arbelaitzek botako du Xanistebanetako txupinazoa