Xanistebanetako musika aukeratuko dute herriko gazteek

Uztailaren 3ra arte dago proposamenak egiteko epea.

Xanistebanetako eta udako kanten zerrenda osatzeko burubelarri lanean dabiltza Oiartzungo ikastetxeetako Eskuttun (Haurtzaro ikastola) eta Ttiriki-ttauki (Elizalde institutua) taldeak eta Udala. Ekainaren 15ean egin zuten playlist-a osatzeko prozesua antolatzeko bilera. Aurten bi ikastetxeetako euskara taldeetako 30 gazte baina gehiago ari dira Udaleko Hizkuntz Normalizaziorako sailarekin elkarlanean.

10 eta 25 urteko gazteek egin ditzakete proposamenak. Uztailaren 3a arte izango dute epea, online lotura honetan.

Bi izango dira bete beharreko baldintzak:

  • 10 kantatik gutxienez 8 euskaraz izango dira.
  • Edozein arrazoirengatik mingarriak diren kantak baztertu egingo dira.

Gazteek proposatutako abestiekin Oiartzungo Udako 10 kanta bozkatuenen zerrenda osatu eta gainontzeko kantekin playlista argitaratuko dute Spotify plataforman.

Altabozak eta Xanistebanetako barraketarako fitxak zozketatuko dituzte parte hartzaileen artean.

Gehigarriak

Xanistebanetako musika aukeratuko dute herriko gazteek