Arratsaldez itxita egongo da.
Datorren astelehenetik aurrera ordutegi aldaketa izango da Manuel Lekuona bibliotekan, uda dela eta.
Uztailaren 3tik abuztuaren 31ra goizez bakarrik egongo da irekita: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. Larunbatetan ohiko ordutegia izango du (9:00etatik 13:00etara).
Xanistebanak direla eta abuztuaren 3an (ostegun) eta 5ean (larunbata) liburutegia itxita egongo dela gogorarazi dute zerbitzuko arduradunek. Uztailaren 25ean, 31n eta abuztuaren 15ean ere ez da zabalik egongo.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika