Santioetarako lertxuna prest dute iturrioztarrek

6 festa egun antolatu dituzte.

Herriko festarik luzeenak antolatu dituzte aurten ere iturrioztarrek. Sei jai egun izango ditu auzoko Aste Nagusiak, uztailaren 24tik 31ra, tartean indarberritzeko bi egun utzita.

Atzo banatu zuten egitaraua Iturriozko etxe guztietan. Kronoeskalada, bazkari eta afariak, kontzertuak, sagardo dastaketa, tortila txapelketa, desafioak… Beko soroko panpanoen itzalean elkartu eta gozatzeko 40 ekintzatik gora prestatu ditu festa batzordeak (egitarau osoa hemen ikusi daiteke):

UZTALLAK 24, ASTELEHENA

  • 18:00: Lertxunan altxaera. Horrekin batea aurtengo OHOREZKO ITURRIOZTARRA(K) izendatuko ditugu ta txupinazukin aurtengo Santiyuk hasiko dia, agur bat jasoz auzoko dantzariyen partetik. Segidan, Oiartzungo buruhaundi ta erraldoyak auzuan barrena ibilliko dia musikayen laguntzaz.
  • Festai hasiyera ona mateko auzo afaya. Jana norbeak etxetik karri berko du. Batzordik tokiya ta girua jarko ttu.
  • 21:30: Galiziko gaiterun eskutik giro bikaña beko soruan.
  • 22:00: Truk txapelketa Iturri Berri elkartin.

UZTALLAK 25, ASTEARTIA

  • 9:00: Goiz erestiya Oiartzungo Lartaun Txistulai Taldikin.
  • 10:00: Santiyutako meza nagusiya, auzoko hildakun omenez Bekosoroko gurutzin.
  • 11:00: Artisau azoka bikañaz gozatzeko aukera soruan.
  • 11:00: Iturriozko XXXI. Kronoeskalada auzuan barrena (3-15 urte). Aurtengun berrikuntza, II. Kronoskada Seniorra 18 urtetik gorako animatzen din guziyantzat.
  • 17:00: Miri eta Loli pailazoen emanaldiya.
  • 18:00: Idi-dema.
  • Bertan afaltzeko aukera eongo da.
  • 22.00: Musika emanaldiya Oiartzungo Ane Badiola Ostolaiz, Joxe Leon Amigorena Kazabon ta Irati Odriozola Zugarramurdin eskutik.

UZTALLAK 28, OSTIALA

  • 14:00: Auzoko jubilatui bazkaya eskaiñiko zaie, hoitako batentzat orogarri ta guzi Iturri-Berri Elkartin.
  • 17:30: Ur festa (ez ahaztu bañu jantziya, txankletak ta toalla kartzia).
  • 18:30: Txokolatada.
  • 19:00: Pintxo-potia Txoznan, Gure-Txoko tabernan ta Iturri-Berri Elkartin.
  • 20:00: Enkartelada auzuan barrena.
  • Geo, bokalluk afaltzeko aukera.
  • 22:30: HERRIKO TALDIEN KONTZERTUAK:
    • ZILIBITO RECORDS
    • NORTHECKO
    • BELAMOBB
    • TXILTXOKO, KULUXKA ETA RIG3L

UZTALLAK 29, LANBATA

  • 10:00: Bizikleta martxa Iturriozko ballaran barrena.
  • 11:00: Haur ginkana, auzuan barrena.
  • 17:30: POZA Santiyutako XII. Sagardo dastaketa. Zeñena ote auzoko sagardoik onena aurten? Zuria dela uste bazu, karri 24 botilla ta auzotarrak epaituko dugu.
  • 19:30: ElektroTxufla auzuan barrena.
  • 20:00: Sagardo dastaketako sari banaketa.
  • Bertan afaltzeko aukera egongo da.
  • 22:30: KONTZERTU GAUA:
    • ZURROUNK
    • MCONAK

UZTALLAK 30, IGANDIA

  • 11:00: Erraldoi txikien tallerra eta kale buelta Abaraxka ta herri musika txokuan eskutik.
  • 12:00: Pintxo leyaketa. Pintxoak etxetik prestatuta ekarri beharko dira. Zenek prepatuko ote du pintxoik goxuna?
  • 17:00: Pelota txapelketa. Ondoren, Paxakako finala.
  • 18:30: Beko sorun Kantaldi herrikoia.
  • 22:00: Monologo gaua. Idoia Torregarai, Xabin Fernandez, Ana Goitia, Luix Mitxelena eta Mirari Martiarenaren eskutik far batzuk botzeko aukera erra.

UZTALLAK 31, ASTELEHENA

  • 9:00: Goiz erestiya Oiartzungo Lartaun Txistulai Taldikin.
  • 11:30: Tortilla txapelketa Bekosorun. Beti bezela, Jai Batzordik arrautzak, patatak, gatza, oliyua ta sua jarko ttu. Norbeak karri ber ttu zartaya ta osagayai gehitu nahi yon eozer.
  • 12:30: Amalur Arbelaitz, Xabier Orbegozo, Olaia Ventura ta Iker Sojon arteko desafiyua.
  • 13:30: Tortilla txapelketako sari banaketa, ondoren tortillen dastaketa irikiya.
  • 14:00: Erromeya Bekosorun. Txartelak aldez aurretik eosi ber dia Uztallak 24ya biño lehen. Non? Gure Txoko tabernan, Martin harategiyan ta Kastro tabernan.
  • Bazkalostin bingua.
  • 16:00: Gaztelu puzgarriyak.
  • 20:00: Bide batez trikiti taldikin dantzaldiyan hasiyera.
  • Geo bokallo goxuak afaltzeko aukera.
  • 22:30: Bide batez trikiti taldikin dantzaldiyakin seittuko dugu.
  • 23:00: Zezen suzkua. Segidan, kalejira auzuan barrena, festai bukayera egokiya mateko. Ta ongi bukatzeko, Bide batez trikiti taldikin dantzaldiyan jarraipena ta festan bukayera, hurrengo urteko Santiyutako falta den denbua kontatzen hasiz.

Gehigarriak

Santioetarako lertxuna prest dute iturrioztarrek

Fitxategiak