Uztaileko udalbatzarra egingo dute asteazkenean

Ikasturteko azken ohiko bilkura izango da.

Hilabeteko ohiko udalbatzarra egingo dute asteazkenean, uztailak 26. 18:00etatik aurrera izango da, pleno aretoan. 12 gai izango dituzte hizpide zinegotziek, tartean Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Udal Legearen aurka, udalei euskara hutsez aritzeko aukera ezetsiz emandako epaiaren harira bi udal taldeek adostutako adierazpen instituzionala.

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
  2. Udalbatzaren hainbat eskumen alkateari eskuordetzea.
  3. Gorrinzulo iturburuko abeltzaintzarako ur-aprobetxamenduaren administrazio-emakidaren eskaera.
  4. Malkor errekako abeltzaintzarako ur-aprobetxamenduaren administrazio-emakidaren eskaera.
  5. Erain errekako abeltzaintzarako ur-aprobetxamenduaren administrazio-emakidaren eskaera.
  6. Altzibar Egoitza Berria SL sustatzaileak Javier Telleria Elorz arkitektoak egindako “Oiartzun. Altzibar ALT 6 eremuko R-2 lursailaren xehetasun azterketa” dokumentuaren behin betiko onarpena.
  7. 2023. urteko lanpostuen zerrenda eta plantilla aldatzea.
  8. 2022ko ekitaldiari dagozkion eskubide ekonomikoei baja ematea (ordainagiriak baliogabetzea).
  9. Adierazpen instituzionala adostua EH Bildu eta EAJ-PNVren artean.
  10. Kreditu gaikuntza motako 5 zb.ko kreditu aldaketarako espedientearen berri ematea.
  11. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  12. Eskari-galderak

Gehigarriak

Uztaileko udalbatzarra egingo dute asteazkenean