75 oiartzuarrek bisitatu zuten aztarnategia.
Euskal ondarearen eta gure hizkuntzaren mugarri bihurtu den Irulegiko aztarnategira ibilaldi gidatua antolatu zuen Udalak abuztuaren 26an. Aranzadiko arkeologoek lagunduta, bertan egiten duten lana ezagutzeko aukera izan zuten oiartzuarrek.
Interes handia sortu zuen txangoak eta izen-ematea ireki eta egun gutxira bete zen autobusa. Adin guztietako 75 oiartzuarrek bisitatu zuten Burdin Aroko herrixka, eskuaren etxea eta XV. Mendeko nafar gaztelua. Aranzadiko kideek adierazi zutenez, udan aztarnategia ezagutzeko antolatu den ibilaldi jendetsuena izan zen. Goiz ederra pasa zuten denek.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika