Pello Añorgaren ipuin kontaketa astelehenean

4 urtetik gorakoentzat izango da.

Txiki-txikitatik sormena eta irudimena landu eta irakurzaletasuna sustatzeko ipuin kontaketa ezberdinak antolatu ditu ikasturte honetan ere Oiartzungo Udalak. Astelehenean egingo dute lehenengoa, hilak 25. Lau urtetik goitiko haurrentzat izango da saio hau eta Pello Añorga izango da kontalaria.

17:00etan jarri dute hitzordua, Manuel Lekuona bibliotekako beheko solairuan.

Adina errespetatzeko eskatu dute, kontalariak adin tarte horretarako propio presatuko baitu saioa.

Gehigarriak

Pello Añorgaren ipuin kontaketa astelehenean