Ikasturteko lehen udalbatzarra egingo dute asteazkenean

18:00etan izango da iraileko plenoa.

Ikasturte berriko lehen ohiko udalbatzarra egingo dute asteazken honetan, irailak 27, 18:00etan. Hileko azken asteazkenetan egingo dituzte legealdi honetan ere ohiko plenoak.

Iraileko deialdian ondorengo 14 gaiak jorratuko dituzte zinegotziek:

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
  2. 2024 urterako Zerga Ordenantzen aldaketaren hasierako onarpena.
  3. 2022-2024 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 3. aldaketa onartzea.
  4. 2023ko 7. kreditu-aldaketaren (gehigarria) behin behineko onarpena.
  5. Kobraezinak diren zorrei, preskribatuei edo deribazioei baja ematea.
  6. Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea, zuzentzea edo berrikustea.
  7. Oarsoaldea S.A. eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmena, jarduera ekonomikorako eremuak hobetu eta birrurbanizatzeko obrak finantzatzekoa, onartzea.
  8. Garraioaren Lurralde Agintaritzaren bidaiarien errepide bidezko garraio-zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko erregelamenduaren aldaketa hasieraz onartzea.
  9. Batzorde Informatzaileen maiztasunaren aldaketa onartzea.
  10. Oiartzungo Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerilekua udal instalazioen zerbitzua kontratatzeko espedientea onartzea.
  11. Tokiko Gobernu Batzarrari emandako eskumena Alkateak bereganatzearen berri ematea (Pagoaga dorretxean hautsitako ingurumen-legezkotasuna berrezartzeari buruzko prozeduran).
  12. 2023ko 6. kreditu-aldaketaren (gaikuntza) onarpenaren berri ematea.
  13. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  14. Eskari-galderak.

Gehigarriak

Ikasturteko lehen udalbatzarra egingo dute asteazkenean