Zaintza erdigunean jartzeko mahaingurua antolatu dute

Azaroaren 21ean izango da, Landetxe Kultur Aretoan.

Oiartzungo zaintza-sare komunitarioaren inguruan hitz egin eta gaia erdigunean jartzeko mahai-inguru partehartzailea antolatu dute datorren asteartean, azaroak 21, Oiartzungo feministen asanbladak, Killirikupek eta Udalak (Zaintzadi ekimenaren bitartez). Udalaren etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek eta Petra Lekuona egoitzakoek ere parte hartuko dute mahai-inguruan.

Zaintzaren inguruko kontzientzia landu eta sentsibilizaziorako antolatu dute ekimena. 18:00etatik 20:00etara Oiartzungo zaintza ereduaren inguruan hausnartu, herriak dituen beharrak aztertuko eta etorkizuneko eredua irudikatuko dute. Herri guztiarentzat prestatu dute saioa eta oholtzan egongo direnen hausnarketez gain bertaratzen direnen ahotsa entzuteko dinamika antolatu dute. Landetxe Kultur Aretoan izango da (ez da gonbidapenik hartu behar).

Gehigarriak

Zaintza erdigunean jartzeko mahaingurua antolatu dute