Gurasoak trebatzeko lau hitzaldi antolatu dituzte

Azaroaren 28an egingo dute lehenengoa, guraso eta seme-alaben arteko harremana eta komunikazioa hobetzeko.

Treba Gurasoak programaren barruan lau formakuntza saio antolatu dituzte ikasturte honetan ere Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Azaroan, abenduan, apirilean eta maiatzean egingo dituzte hitzaldiak.

Haur eta nerabeen gurasoentzat zuzenduriko doako saioak izango dira. Azaroaren 28an egingo dute lehenengoa, familia-komunikazioaren inguruan. 17:00etan hasita Leyre Canok ‘Komunikazioa familian. Guraso eta seme-alaben arte harremanak eta komunikazioa hobetzen’ hitzaldia emango du pleno aretoan.

Ikasturteko egitaraua

Saioetara joateko ez da aurretik izena eman behar eta pleno aretoan izango dira denak, 17:00etan. Hau da 2023-2024 ikasturterako antolatu duten trebakuntza hitzaldien zerrenda:

  • Komunikazioa familian. Guraso eta seme-alaben arte harremanak eta komunikazioa hobetzen. Leyre Cano. Azaroak 28 (asteartea)
  • Pornografia gaur egun egungo sexu-heziketa ote? Eider Goiburu. Abenduak 14 (osteguna)
  • Osasun mentala eta nerabeak. Estibalitz Ansotegi. Apirilak 30 (asteartea)
  • Seme -alaben autoestimua elikatzen. Nerea Mendizabal. Maiatzak 30  (osteguna)

Informazio gehiago nahi duenak gazteria@oiartzun.eus helbidera idatz dezake.

Gehigarriak

Gurasoak trebatzeko lau hitzaldi antolatu dituzte