Euskararen Eguna euskararen aste bihurtuko dute

Abenduaren 3aren bueltan hainbat ekintza antolatu dituzte Udalak eta herriko eragileek.

Euskararen Eguna ospatzeko elkarlanean antolatu duten egitaraua aurkeztu dute Ttur-Tturrek, Udalak, Abaraxka udal ludotekak eta herriko hainbat eragilek. Abenduak 3aren bueltan euskaraz bizi eta aritzeko hainbat ekintza antolatu dituzte aurten ere.

Azaroaren 29an hasi eta abenduaren 4a bitarte luzatuko da 2023ko Euskararen Astea. Proposamen sorta zabala prestatu dute euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzen jarraitzeko.

Udalak eskerrak eman dizkie egitaraua antolatzen lagundu duten Ttur-ttur, Abaraxka, Harri Beltza, Oidultz, HemenGuk, Haurtzaro Ikastola, Elizalde Eskola, Haziak eta Antzerkizaleen elkarteari.

Euskararen asteko egitaraua:

  • Azaroak 29, asteazkena
    • 19:30: “Dardara” FILMA Landetxen.
  • Abenduak 1, ostirala
    • 19:00: “Oarsoarrak” euskararen SARI BANAKETA Landetxen.
  • Abenduak 2, larunbata
    • 10:00-13:30: HemenGuk AZOKA Kontzejupean.
    • 10:00-13:30/17:00-19:00: “Gaitu” proiektua: herritarren AHOTSEN GRABAKETAK pleno aretoan.
    • 17:00: Ikastetxeen, Haziaken eta Abaraxkaren EKINTZA eta EMANALDIAK plazan.
    • 22:30: Bengo + Hamabi KONTZERTUA Landetxen.
  • Abenduak 3, igandea
    • 12:00: “Oiartzun KANTUAN” plazan Oidultzen eskutik.
    • 19:00: “Kanpora sartzen” ANTZEZLANA Landetxen. Harribeltza eta Antzerkizale elkartearen eskutik.
  • Abenduak 4, astelehena
    • 18:00:  Xabier Lete prosa eta poesia lehiaketaren SARI BANAKETA Landetxen.

Gehigarriak

Euskararen Eguna euskararen aste bihurtuko dute