Asteazkenean egingo dute azaroko udalbatzarra

17 puntu landuko dituzte, tartean 3 mozio.

Azaroko ohiko osoko bilkura egingo dute asteazken honetan, hilak 29. 18:00etan pleno aretoan bilduko dira zinegotziak gai-zerrendan sartu dituzten 17 puntu lantzeko.

Hiru mozio ere izango dituzte hizketa gai: gutxieneko pentsioari buruz Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak aurkeztu eta EH Bilduk bereganatutakoa lehenengoa; EH Bilduk Euskararen Egunaren harira proposatutako ‘Euskara eta bidea’ bigarrena, eta EAJ/PNVk euskal zaintza eredu sendo, eraldatzaile, feminista eta komunitario baten alde aurkeztutakoa, hirugarrena.

Hauek dira aztertuko dituzten 17 gaiak:

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
  2. Euskadiko trenbide sare berriaren informazio-azterlan osagarriaren (Astigarraga-Oiartzun-Lezo bide-zatia) entzunaldian Oiartzungo udalak adierazitako desadostasunei kontsulten izapidean udal ebazpenaren berri eman eta berrestea.
  3. 2023 ekitaldian enplegu sustapenerako Tokiko ekintzak gauzatzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako laguntzen kudeaketarako eskualdeko lau udalerrien arteko lankidetza hitzarmenaren onarpena.
  4. Oiartzungo Udala eta Arraztalo Elkartearen arteko hitzarmenaren baitako dirulaguntzaren 2. zatia ordaintzea.
  5. Oiartzungo Turismo Aukerak S.A.k (OTASA) Arditurri Meatzetako plano inklinatuko beheko zatian babes sistema ezartzeko obrak interes publikokoak izendatzea eta baimena emateak sortutako zergan hobaria aplikatzea.
  6. Kobraezinak diren zorrei, preskribatuei edo deribazioei baja ematea.
  7. Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea, zuzentzea edo berrikustea.
  8. Elizalde auzoko ELI-3A eta ELI-3I, Urkabe-baita, eremuetako Hiri Antolaketako Plan Bereziaren behin betiko onarpena.
  9. Katastroko 3. poligonoko 141 partzela, 7152 erregistro finka (Pablito enea), Udalari doako zesioan ematearen onarpena.
  10. 2023ko 8. kreditu-aldaketaren (gaikuntza) onarpenaren berri ematea.
  11. 2023ko 9. kreditu-aldaketaren (transferentzia) onarpenaren berri ematea.
  12. Oiartzun udalerrian jarduera ekonomikorako guneak hobetu eta berrurbanizatzeko obrak finantzatu eta gauzatzeari buruz Oarsoaldea S.A.rekin sinaturiko hitzarmenarekin lotuta dauden Zuaznabar bidegorria eta Mamut bidegorria proiektuentzat egikaritze-epea luzatzeko eskaeraren berri ematea.
  13. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren mozioa, pentsioen gutxienekoari buruzkoa, EHBildu udal taldeak bereganatutakoa.
  14. “Euskara eta bidea” mozioa, EH Bilduk aurkeztutakoa.
  15. Euskal zaintza eredu sendo, eraldatzaile, feminista eta komunitario baten aldeko mozioa, EAJ/PNVk aurkeztutakoa.
  16. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  17. Eskari-galderak.

Gehigarriak

Asteazkenean egingo dute azaroko udalbatzarra