Ipuinekin jolasean, astelehenean

2-3 urteko haurrentzat izango da martxoko saioa.

Ttikienen artean irakurzaletasuna bultzatzeko ipuin kontaketa antolatu du Udalak martxoaren 18an. 2 eta 3 urte bitarteko haurrentzat izango da hilabete honetako saioa. 17:00etan jarri dute hitzordua, Manuel Lekuona bibliotekan, eta Lur Korta izango da kontalaria.

Garaiz etortzeko eskatu dute eta gogorarazi dute haur bakoitzeko heldu bakarra sartu daitekeela saiora.

Gehigarriak

Ipuinekin jolasean, astelehenean