Banatu dituzte Euskararen Paparazzien sariak

Euskara eta merkataritza/ostalaritza hobekien uztartzen dituzten argazkiak saritu dituzte.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolaturiko Euskararen Paparazziak argazki lehiaketaren seigarren edizioko irabazleak jakinarazi ditu epaimahaiak.

Korrika kulturalaren barnean antolaturiko argazki lehiaketa da EUSKARAREN PAPARAZZIAK. Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan euskararen erabilera handitzeko, hizkuntza paisaiak duen garrantzia azpimarratzea du helburu egitasmoak. Euskara eta merkataritza/ostalaritza hobekien uztartzen dituzten argazkiak izaten dira baloragarri.

Seigarren edizio honetara aurkeztu diren 43 argazkien artetik herri bakoitzeko argazki irabazle bat bereizi du epaimahaiak. Oiartzungo argazki irabazlea Larraitz Lasak eta Itxaro Gartziak Urrats liburu dendari egindako izan da. Errenteriako, berriz, Egoitz Segurak Izan Nutrizio dendari ateratakoa. Lezoko argazki onena Iñaki Nogueirak Zarzuelo botikari egindakoa dela ebatzi dute adituek. Eta, azkenik, Pasaiako onena Sindy Avilak Donibaneko Katiuskak estudioari egindakoa.

Irabazleek 2024ko martxoaren 25etik maiatzaren 31ra bitartean Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko 150 euroko ordainsaria eskuratu dute. Argazkiak ikusgai daude www.oarsoarrak.eus web gunearen multimedia atalean..

Zorionak irabazleoi!

Gehigarriak

Banatu dituzte Euskararen Paparazzien sariak