Txabola eta inguruak berritzeko lanak egin ditu Udalak.
Oiartzungo txoko berezienetarikoa da Oieleku. Bertako mairubaratzeez, basoez, paisaiaz eta lasaitasunaz gozatzera joaten dira oiartzuarrak eta bisitariak. Txango eta egun-pasetarako toki aproposa izaten da.
Inguruko azpiegiturak txukun mantentzen saiatzen da Udala eta bertako borda berritzeko lanak bukatu ditu. Teilatua eta sarrera konpondu, barruan sua egiteko dagoen tokia egonkortu eta hesiak eta bankoak berritu ditu. 6.800 €ko aurrekontua izan dute lanek.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika