Oiartzungo argazki zaharrak, Landetxen ikusgai

Apirilaren 22tik 30era egongo da erakusketa.

Herriko argazki zaharren erakusketa intergenerazionala prestatu dute Zaintzadik eta Oiartzungo Topalekuak, belaunaldien arteko proiektu konpartitu bat martxan jartzeko. Martxoan ibili ziren udalerriko txoko ezberdinetako irudi zaharrak biltzen. Erantzun bikaina izan da eta 130 jaso dituzte. Erakusgai jarriko dituzte aste honetan.

Apirilaren 22tik 30era bitarte egongo dira ikusgai (goiz eta arratsaldez), Landetxeko egongelan (0 solairuan). Herriak izan duen aldaketaren testigu dira argazki hauek. Auzo ezberdinetakoak eta Arditurrikoak jarri dituzte.

Ostegunean, saio berezia

Erakusketa sortzeko prozesua parte-hartzailea izan da eta adinekoak osatutako talde motor bat ibili da lan guztiak koordinatzen. Ostegunean, hilak 25, 19:00etan saio berezia egongo da erakusketan. Bertan, adineko pertsonek, haien bizipenetatik eta esperientzietatik abiatuta, argazkien atzean dauden istorioak, bitxikeriak eta bizipenak kontatuko dizkigute. Herri guztiari irekia izango da, eta ez da sarrerarik eskuratu beharko.

Gehigarriak

Oiartzungo argazki zaharrak, Landetxen ikusgai