77.300 € inbertitu ditu Udalak herribidea txukuntzeko.
Gurutzetik Ergoien auzora doan Arpide bidea berritzeko lanak bukatu ditu Udalak. Bi auzoak zuzenean lotzen ditu Trekutik barrena doan 1,2 kilometroko herribideak eta erabileraren eta euri eta inguruko iturrietako uren ondorioz pitzadurak zituen.
Zuloak konpondu, zoladura azpian urak behar bezala bildu eta bideratzeko hoditeria sarea egin, asfaltatu eta abiadura moteltzeko gomazko badenak jarri ditu Udalak. 77.370,90 euroko aurrekontua izan dute lanek.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika