Liburuxka batean jaso dituzte 2023ko Prosa eta Poesia Lehiaketako altxorrak

Herriko txoko ezberdinetan aurkitu daiteke saritutako lanekin egin duten bilduma.

Haur eta gaztetxo mordoxkak hartu zuen parte iaz ere hogeita hamaseigarren Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketan. Aurkeztutako lanen artean onenak aukeratzen lan gogorra izan zuen epaimahaiak, eta 14 kontakizun eta 10 poema nabarmendu zituzten. Abenduan egin zuten sari banaketa ekitaldia.

Saritutako lanak liburuxka batean bildu dituzte orain, Oiartzungo idazle berrien sormena herritar denen eskura jartzeko, guztion gozamenerako. Ikastetxeetan, bibliotekan, Udaletxean edota Landetxen irakurri daiteke. Hemen ere eskuratu daiteke edizio digitala.

Gehigarriak

Liburuxka batean jaso dituzte 2023ko Prosa eta Poesia Lehiaketako altxorrak

Fitxategiak