Maiatzeko ohiko udalbatzarra, bihar

10 puntuko gai zerrenda landu dute.

Hilabeteko azken asteazkena izaki, udalbatzaren ohiko osoko bilkura egingo dute bihar, maiatzak 29. 18:00etan elkartuko zinegotziak pleno aretoan eta 10 puntu hauek izango dituzte eztabaidagai:

  1. Aurreko batzarrei dagozkien akten onarpena.
  2. Errenterian gertatutako eraso matxista bati buruzko Oiartzungo Mugimendu Feministaren mozioaren onarpena, EHBildu udal taldeak bereganatutakoa
  3. Altzibarko ALT-6 eremuko erregimen bereziko 12 etxebizitza tasatuen esleipenerako zozketan parte hartzeko onartuen eta baztertuen zerrendaren behin behingo onarpena.
  4. Arditurriko plano inklinatuko harmailak, eskulekua eta argiteria jartzeko (2. Fasea) obra onura publikokoa izendatzea eta OTASA, S.A.ri emandako obra baimenari dagokion zergan hobaria aplikatzea.
  5. 2025 urteko Oiartzungo udalerriko jai eguna izendatzea.
  6. Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
  7. Gaiaren urgentzia onartu ondoren, hala badagokio, Herri Bideen Inbentarioko “195-196 Andrearriaga Bidea”n egindako usurpazioa aldentzeko jabari publiko ondasuna berreskuratzeko espedientea hastea.
  8. Udal herri bide bat mugarritzeko erabakiari jarritako helegitearen amaieraren berri ematea.
  9. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  10. Eskari-galderak.

Gehigarriak

Maiatzeko ohiko udalbatzarra, bihar