Ekaineko ohiko udalbatzarra, asteazkenean
11 gai landuko dituzte, tartean Osakidetzan udarako zerbitzu publikoa bermatzeari buruzko mozioa.
Ekaineko azken asteazkenean (hilak 26) egingo dute hilabeteko ohiko udal osoko bilkura. 18:00etan pleno aretoan bilduko dira hautetsiak, hamaika puntu hauek jorratzeko:
- Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- Osakidetzan udarako zerbitzu publikoa bermatzeari buruzko mozioa.
- Oiartzungo Mugikortasun Planaren behin betiko onarpena.
- Oiartzungo hiri antolaketako Plan Orokorraren 1. aldaketa puntualaren prozedura hastea, hiri lurrean legezko egokitzapenak egitea eta hiri-lurra eta landa lurraren arteko mugen zehaztapena egitea helburu duena.
- Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerilekua energia elektrikoz eta Elorsoko kiroldegia gas naturalez hornitzeko kontratuaren I. loteko gehieneko aurrekontuaren igoera.
- Gipuzkoako Garraio Agintaritzan udalaren ordezkaritza aldatzea.
- 2023ko Kontu Orokorraren behin betiko onarpena.
- Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
- Udalarekiko hainbat zor kobraezin aitortzea.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari-galderak.
Gehigarriak