Badator Iturriozko Aste Nagusia

Poza auzoko txoko guztietara zabalduko dute zazpi egunez.

2024ko santiyutako egitaraua etxez etxe banatzen dabiltza iturrioztarrak. Ez dute lan makala izango, eskuorria baino, liburuxka baitirudi aurtengo programak. Beharko orrialde kopurua luzatu, antolatu dituzten ekintza denei programan tokia egiteko.

Santio bezperan altxako dute lertxuna, eta hortik aurrera, aste betez auzotarren eta oiartzuarren elkargunea izango da Beko soro. Tortilla txapelketa, bizikleta martxa, auzotarren antzerki emanaldia, kontzertuak, sagardo dastaketa, desafioa, haur ginkana, monologoak… Uztailaren 31 bitarte, festarako zazpi egun eta zazpi gau. Tartean deskantsurako egun bat aurreikusi dute behintzat!

Hemen egitaraua, egunez egun:

UZTALLAK 24, ASTEAZKENA

  • 18:00: Lertxunan altxaera. Horrekin batea aurtengo OHOREZKO ITURRIOZTARRA izendatuko ditugu ta txupinazukin aurtengo Santiyuk hasiko dia, agur bat jasoz auzoko dantzariyen partetik. Segidan, Oiartzungo buruhaundi ta erraldoyak auzuan barrena ibilliko dia musikayen laguntzaz.
  • Festai hasiyera ona mateko auzo afaya. Jana norbeak etxetik karri berko du. Batzordik tokiya ta girua jarko ttu.
  • 22:00: Truk txapelketa Iturri Berri elkartin.

UZTALLAK 25, OSTEGUNA

  • 9:00: Goiz erestiya Oiartzungo Lartaun Txistulai Taldikin.
  • 10:00: Santiyutako meza nagusiya, auzoko hildakun omenez Bekosoroko gurutzin.
  • 11:00: Artisau azoka bikañaz gozatzeko aukera soruan.
  • 11:30: Idi-dema.
  • 16:30: Iturriozko XXXII. Kronoeskalada auzuan barrena (3-15 urte).
  • III. Kronoskada Seniorra 18 urtetik gorako animatzen din guziyantzat.
  • Oharra: Izen ematia, Uztallak 25 11:00-12:00/15:00-16:00
  • Bertan afaltzeko aukera eongo da.
  • 22.00: Musika emanaldiya Oiartzungo Ane Badiola Ostolaiz, Joxe Leon Amigorena Kazabon ta Irati Odriozola Zugarramurdin eskutik.

UZTALLAK 26, OSTIALA

  • 17:00: Haurrentzako Ginkana
  • 19:00: Pintxo-potia Txoznan, Gure-Txoko tabernan ta Iturri-Berri Elkartin, Bixkor Txarangak girotua.
  • 20:00: Enkartelada auzuan barrena.
  • Geo, bokalluk afaltzeko aukera.
  • 22:30: HERRIKO TALDIEN KONTZERTUAK:
    • ZURROUNK
    • HAPENIN
    • ZILIBITO RECORDS

UZTALLAK 27, LANBATA

  • 10:00: Bizikleta martxa Iturriozko ballaran barrena.
  • 11:00: Erraldoi tailerra, auzuan barrena.
  • 17:30: POZA Santiyutako XIII. Sagardo dastaketa. Zeñena ote auzoko sagardoik onena aurten? Zuria dela uste bazu, karri 24 botilla ta auzotarrak epaituko dugu.
  • Oharra: sagardo botillak kartzeko epia atsaldeko 14:00tan bukatuko da. Ta norbeak arduratu berko du zerbitzaya eukitziaz!! Jai Batzordeko kidiak ez dia zerbitzatziaz arduratuko ta.
  • 19:30: ElektroTxufla auzuan barrena.
  • 20:00: Sagardo dastaketako sari banaketa.
  • Bertan afaltzeko aukera egongo da.
  • 22:30: KONTZERTU GAUA:
    • BENGO
    • LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS
    • DJ ELIZKOYAK

UZTALLAK 28, IGANDIA

  • 17:30: Ur festa (ez ahaztu bañu jantziya, txankletak ta toalla kartzia)
  • 18:30: Txokolatada
  • Bertan afaltzeko aukera egongo da.
  • 22:00: Monologo gaua. Ana Goitia, Ander Malbadi, Luix Mitxelena eta Mirari Martiarenaren eskutik far batzuk botzeko aukera erra.

UZTALLAK 30, ASTEARTEA

  • 14:00: Auzoko jubilatui bazkaya eskaiñiko zaie, hoitako batentzat orogarri ta guzi Iturri-Berri Elkartin.
  • 17:00: Pelota txapelketa. Ondoren, Paxakako finala.
  • 17:00: HAUR-JOLASAK
  • Bertan afaltzeko aukera egongo da.
  • 22:00 ITURRIOTZ, ENE! Edurne Agirrezabalaga ta Amaia Ibargurenen antzezlana, auzotarren laguntzakin.

UZTALLAK 31, ASTEAZKENA

  • 9:00: Goiz erestiya Oiartzungo Lartaun Txistulai Taldikin.
  • 11:30: Tortilla txapelketa Bekosorun. Beti bezela, Jai Batzordik arrautzak, patatak, gatza, oliyua ta sua jarko ttu. Norbeak karri ber ttu zartaya ta osagayai gehitu nahi yon eozer.
  • Oharra: izen-ematia 11:30yak biño len in berko da.
  • 12:30: Amalur Arbelaitz, Xabier Orbegozo, Olaia Ventura ta Iker Sojon arteko desafiyua.
  • 13:30: Tortilla txapelketako sari banaketa, ondoren tortillen dastaketa irikiya.
  • 14:00: Erromeya Bekosorun. Txartelak aldez aurretik eosi ber dia Uztallak 24ya biño lehen. Non? Gure Txoko tabernan, Martin harategiyan.
  • Bazkalostin bingua.
  • 16:00: Gaztelu puzgarriyak.
  • Geo bokallo goxuak afaltzeko aukera.
  • 21:30: Trikidantz taldikin dantzaldiya.
  • 23:00: Zezen suzkua.
  • Segidan, kalejira auzuan barrena, festai bukayera egokiya mateko.
  • Ta ongi bukatzeko, Trikidantz trikiti taldikin dantzaldiyan jarraipena ta festan bukayera, hurrengo urteko Santiyutako falta den denbua kontatzen hasiz.

Gehigarriak

Badator Iturriozko Aste Nagusia

Fitxategiak