Zozketatu dituzte Altzibarko 12 etxebizitza tasatuak

Itxaron-zerrendako hurrenkera ere zehaztu da. Ikusi hemen.

Atzo egin zuten Altzibar auzoan eraikitzen ari diren hamabi etxebizitza tasatuak esleitzeko zozketa. Saio irekia eta notario aurrean izan zen.

Hiru zozketa ezberdin egin ziren, etxebizitza motaren arabera bana. Gainera, bizilekua egokitu ez zitzaien interesdunekin itxaron-zerrenda ere osatu zuten, hurrenkera zehazteko zenbakiak banan bana aterata.

Hemen ikusi daiteke zozketaren emaitza. Etxebizitza egokitu zaienek Udalaren jakinarazpena jasoko dute, eta 30 lan-egun izango dituzte dokumentazioa aurkezteko (jakinarazpenean jasoko dituzte xehetasunak). Esleipendunen batek uko egingo balu edo agiriak aurkezten ez baditu, itxaron zerrendako lehenengoari eskatuko zaio dokumentazioa.

Gehigarriak

Zozketatu dituzte Altzibarko 12 etxebizitza tasatuak

Fitxategiak