Ikasturteko azken udalbatzarra, asteazkenean

Bederatzi puntu izango dituzte hizketagai.

Uztaileko ohiko udalbatzarra egingo dute asteazken honetan (hilak 24), 18:00etan, pleno aretoan. Ikasturteko azkena izango da. Bederatzi puntuko gai-ordena landu dute saiorako, honakoak:

  1. Aurreko batzarrei dagozkien akten onarpena.
  2. Udalbiltza Partzuergoa Oiartzungo Udalari adskribatzea.
  3. Erregimen Bereziko Taxi Eremua sortzeko hitzarmena onartzea.
  4. Herri-bideen inbentarioko 195-196 Andrearriaga bidean egindako usurpazioa aldentzeko jabari publikoko ondasuna berreskuratzeko espedientean aurkeztutako alegazioa ebaztea.
  5. Haurtzaro ikastolako jolas parkea eraberritzeko lanak onura publikokoak izendatzea.
  6. Aurreko ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea eta dagokionean, kopuruak itzultzea eta ordezko ordainagiri zuzenak igortzea.
  7. 2024 ekitaldiko 5 zenbakiko Kreditu aldaketa onartzea.
  8. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  9. Eskari-galderak.

Gehigarriak

Ikasturteko azken udalbatzarra, asteazkenean