76. Xanisteban Saria aurkeztu dute

Igandean ospatuko da Txomin Perurenaren oroimenezko lasterketa.

Gaur arratsaldean aurkeztu dute igandean jokatuko den 76. Xanisteban Saria. Goizeko 10:00etan hasiko da proba eta aurtengo txirrindularitza lasterketako 116 kilometroak Oiartzungo eremutik atera gabe izango dira. Irteera eta helmugaz gain, beste 11 alditan igaroko da tropela herri erdigunetik.

Parte hartzaileei dagokionez, Euskal herriko Elite, zein 23 urtez azpiko txirrindulari onenak espero dira. 200 partaidetik gora izango ditu aurtengo edizioak, tartean OTXE taldean hazitako 3 oiartzuar: Gexan Albisu, Beñat Garaiar eta Ekaitz Iñigo de Miguel. Era berean, nabarmentzekoa da, Oarsoaldeko 7 txirrindulari izango direla irteera arrastoan.

Ohitura bihurtzen ari den moduan, harrotasunez esan dezakegu iazko garailea, Haimar Etxeberria, aurten ez duela lasterketan parte hartuko, profesional moduan ari delako Kern Pharma taldean.

Oiartzungo festak aitzakia, hamaika ekintza antolatu dira eta lasterketa martxan dagoen bitartean, plazan pintxo lehiaketa eta sagardo dastaketaz gozatzeko aukera izango da.

Lasterketa hau antolatzeko, ezinbestekoa izan da babesleen laguntza. Oiartzungo Udalarekin batera, beste 33 denda, taberna eta enpresa desberdin dira gure bidelagun. Eta nola ez, lasterketa egunean bolondres lanean arituko diren herritar guztiak

Igande goizean lasterketak Oiartzunen sortu ditzakeen trafiko eragozpenak direla eta, errepideak erabili behar dituen orori, denboraz abiatzea gomendatzen diete.

Gehigarriak

76. Xanisteban Saria aurkeztu dute