Online irakurri daiteke herri ondarea jasotzen duen liburua.
Xanistebanen bueltan, herriko txoko ezberdinetan salgai egon zen Oiartzun 2024 urtekaria. Interneten eskegi dute orain herriko 53 idazleren artean mimo handiz idatzi duten liburua, oiartzuar guztien eskura.
Aipagarri izan diren oiartzuarrei egindako elkarrizketak eta herriko talde eta eragileen ekimen eta albisteak irakurri daitezke urtekariko 200 orrialdeetan. 9 atal ditu: elkarrizketa, historia, seme-alabak, kultura, kirola, irakaskuntza, herriko eragileak, albiste aipagarriak eta argazki zaharrak.
Hemen edo Issuu plataforman dago irakurgai.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika