Festez gozatzeko gogotsu daude Ugaldetxon
Gaur dute lehen hitzordua, eta hurrengo astebururako antolatu dituzte ekitaldi gehiago.
Hurrengo asteburuan bukatuko da Oiartzungo auzoetako festen erronda. Ugaldetxok emango dio amaiera, ohi bezala, eta 27tik 29ra ekitaldi sorta zabala prestatu dute. Dena den, itxaronaldia arindu eta giroa berotzen hasteko truk txapelketa egingo dute gaur, auzo lokalean.
Hemen egitarau:
Irailak 20, ostirala:
- 22:00: XLIV. Truk txapelketa auzo lokalean.
Irailak 27, ostirala:
- 18:00: Auzoko dantzarien agurra. Ondoren, buruhandi eta trikitilariak.
- 19:00: Danborrada auzoan zehar.
- 20:00: Elkarretaratzea Oidultz dultzainero taldearekin.
- Ondoren, kantu afaria karpan Ane Badiola, Joxe Leon Kazabon eta Irati Odriozolarekin (bakoitzak eraman beharko du bere janaria).
- Jarraian, musika txosnan.
Irailak 28, larunbata:
- Goizean zehar bigarren eskuko azoka karpa inguruan.
- Goizean zehar puzgarriak.
- 10:00: Haurrentzako tailerrak karpan.
- 14:00: Auzo bazkaria karpan.
- Bazkalostean, bingo musikatua.
- 17:00: Apar festa.
- Ondoren, txokolatada.
- 22:30: Erromeria Trikizio taldearen eskutik.
- Ondoren, DJ Bañera.
Irailak 29, igandea, San Migel eguna:
- 9:00: Diana auzoan zehar Lartaun Txistulari taldearekin.
- 9:30: II. Mendi martxa.
- 10:30: IX. Krosa.
- 11:00: Erraldoi txikien kalebuelta.
- 11:30: Meza Ugaldetxoko auzo lokalean.
- 12:00: Auzoko jubilatuentzako hamaiketakoa.
- 13:00: Toka txapelketa.
- 17:00: Goitibehera jaitsiera Txipitoko maldan.
- Ondoren, Dantza familian Ixiar Oriarekin.
- Bukatzeko, sardina jatea, ogitartekoak eta 19:30ean zezen suzkoa.
Gehigarriak
Fitxategiak