70 deialditik gora antolatu dituzte udalak eta herriko eragileek.
Urrirako ekintza proposamen luzea prestatu dute Udalak eta eragileek, oiartzuarrek udazkena indartsu hasteko. Ia 80 dira hilabete honetarako antolatu dituzten planak, komunitatea aberasteko eta herritar guztien parte-hartzea sustatzeko.
Oiartzungo ondareaz gozatzeko hainbat proposamen egin dituzte urrian: ohikoak diren Done Eztebe eta Arizmendieneako bisitez gain, Beloaga gazteluaren inaugurazioa eta Artikutzako trenari lotutako hitzaldiak, erakusketa eta ibilaldia ere prestatu dituzte.
Zea Maysen kontzertua, Izaro Andresekin solasaldi musikatua, Miñan antzezlana, Kirol Astea, garagardo festak, bertso saioak, HELTA eta Gazte Izanak taldeek antolatutako ikastaroen hasiera, gau beltza, harrera saioa, HemenGuk azoka, burujabetzan sakontzeko jardunaldiak eta beste dozenaka aukera izango dira.
Ikusi hemen denak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika