Bertako argiteria ere berritu du, energia erabilera gutxitzeko.
Arritxuloko belardian haurrentzako parke berria egin du Udalak. Egurra eta sokekin pasabideak eta etxolak sortu dituzte, jolasa, natura eta ingurunearekiko errespetua uztartzeko. Aterpetxeak inguruaz eta aisialdiaz gozatzeko eskaintzen dituen aukerak zabaltzeko egin dute jolaslekua.
Arritxuloko argiteria aldatzeko lanak ere egin ditu Udalak. Led sistemako argiak jarri ditu, efizientzia handitu eta energia kontsumoa gutxitzeko.
20.000 euro inbertitu ditu bi hobekuntza hauek egiteko.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika