Indarrez dator azaroko programazioa

Aisialdirako eta kulturaz gozatzeko eskaintza aberatsa prestatu dute.

Urrirako prestatutako ekintza uholdeak jarraipena izango du azaroan ere. Etxez etxe banatzen hasi diren agenda begiratzea baino ez dago. Dozenaka proposamen ezberdin antolatu dituzte Udalak eta herriko eragile ezberdinek. Azaroaren 1etik 30era, egunero egongo da zer gozatua Oiartzunen. Hitzen Lihoa, erakusketak, ikastaroak, antzerkia, zinea, musika emanaldiak eta beste hainbat deialdi aurreikusi dituzte. Hemen ikusi daiteke azaroko agenda, osorik.

Esku-orrian jasota ez dauden azken orduko zenbait aldaketa ere badaudela iragarri du Udalak. Lehenengoa, egun aldaketa bat: azaroaren 30erako iragarrita zegoen Munduko Arrozen Eguna egun bat atzeratu eta abenduaren 1ean izango da. Bigarrena, ‘Goazen!’ telesail arrakastatsuaren jarraitzaileek bereziki estimatuko duten deialdi berri bat: 11. denboraldiaren lehen kapitulua Landetxen ikusteko aukera izango da, primizian, azaroaren 17an (igandea da). 17:00etan izango da aurrestreinaldia. Sarrerak azaroaren 4an jarriko dituzte salgai (17:30ean), 3 euroan, udalaren webgunean edo Landetxeko leihatilan.

Gehigarriak

Indarrez dator azaroko programazioa

Fitxategiak