Ongi etorri herrira!

Oiartzungo 275 bizilagun berriei harrera egin zieten igandean.

Azken 12 hilabeteetan Oiartzunera bizitzera etorri diren 275 herritarrei ongietorria emateko ekitaldia egin zuten igandean. Urrutitik eta ez hain urrutitik etorritako auzokide berriak, betitik edo aspalditik Oiartzungo herritarrak direnak, haurrak, helduak, gurasoak, udal ordezkariak… Arizmendieneako lorategian elkartu ziren denak, dantza eta musikaren laguntzaz harrera egin eta elkar ezagutzeko.

Hunkituta jaso zuten oiartzuar berriek auzotarrek udal ordezkariek prestatutako ongietorria. Guztion artean elkartasun harremanak eraiki eta komunitate kohesionatua osatzeko konpromisoa hartu zuten. Oiartzun “elkarrekin eraikitzen eta aberasten” jarraituko dutela adierazi zuten.