Hezetasun arazoak konpontzeko egin dira lanak
Hiru egoitzatan banatuta hartuko ditu 110 haur
Xabier Leteren bertso herrikoien kantaldia izango da hilaren 12an
Udaltzaingoarekin harremanetan jarri behar da bilketa egoki egiteko
Aurten, on-line egingo da izen-ematea
Oiartzungo Udalak gaur goizean jakin du taberna bateko zerbitzariek emandako positiboa familiartean kutsatutakoa izan dela. Osasun Sailak jarraipena egin du eta egun hauetan positibo eman duten pertsona horiekin kontaktu zuzena izan duten pertsona guztiak PCR proban negatibo eman dute, baita familiako kide ez diren tabernako beste langileek ere. Beraz, momentuz, osasun sailetik foku familiar gisa tratatuko dute.
Positibo eman duten familiako kide hauek konfinatuta egon behar dute eta bitartean taberna itxita egongo da.
Udaletik lasai egoteko mezua zabaldu nahi dugu. Gogoratu egunerokotasunean prebentzio neurriak hartzeaz eta elkar zaintzeaz. Norbaitek sintomak baditu gogoratu anbulatoriora deitu behar dela.
Arragua auzoko Alhambra tabernako zerbitzari batek koronabisuaren PCR proban positibo eman du. Ondorioz, taberna itxita dago.
Osasun saila aztertzen ari da familiarteko kutsatzea soilik izan den edota kutsatze orokorragoa izateko arriskurik egon den.
Bitartean, Udaletik lasai egoteko mezua zabaldu nahi dugu. Gogoratu egunerokotasunean prebentzio neurriak hartzeaz eta elkar zaintzeaz. Norbaitek sintomak baditu gogoratu anbulatoriora deitu behar dela.
Aurten Xanistebanak ez antolatzea erabaki zen jende pilaketak ekiditeko helburuarekin. Hala ere, egun hauetan herritar batzuk jarrera arduragabea eduki dutela ikusi du Udalak.
Luis Mari Zalduak gidatuko du abuztuaren 8ko txangoa
AHTren Oiartzungo trazatuaren kontrako txostena prestatu du Udalak
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika